XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Garai artan txerri sail aundi bat zeukaten saltzeko, eta morroiak ala esan zion nagusiari: - Aizu, nagusi, olako tokitan feria da egun auetan, eta nai badezu salduko ditut txerri oiek an.

- Ondo zegok,- esan zion nagusiak.

Joan zan morroia ferira, nagusiaren txerri gizenak artuta, eta bai ondo saldu ere, baiña erosleari baldintza bat jarri zion: Txerrien isats guztiak beretzat bear zituala, etxera eramateko

Eroslea, konforme gelditu zan.

Orrela bada, dirua jaso, txerrien isatsak zaku batean sartu, eta etxera-bidean jarri zan morroia.

Baiña ez zuan etxera zuzenean joateko asmorik.

Mendi aundi batetik pasatu bear zuan, eta bazekian arek nun zegon leku loitsu bat.

Aspalditik zeukan pentsatuta, txerri gizen aiekin zer egin.

Toki loitsu artara iritxi zanean, atera zituan isatsak zakutik, eta, banaka-banaka lokatzetan sartu zituan, baiña punta agirian zutela.

Gero lasterka etxera joan zan.

Iritxi orduko ots egin zion nagusiari: - Nagusi, nagusi?
- Zer dek motel, orrela berotuta etortzeko? - erantzun zion onek.

- Txerri guztiak lokatzak irentsi dizkit.

Goazen azkar, oraindik isatsak ikusten dira-eta.

Joan ziran biak mendian gora, lertzeko zorian, eta leku loitsura iritxi ziranean, an ikusi zituzten oraindik txerrien isatsak.

- Ona emen, ona emen! - esan zuan morroiak, eta nagusia ta biak, isatsei elduta, txerriak ateratzen asi ziran, baiña isatsak bakarrik gelditzen ziran aien eskuetan.